Academia en Barakaldo.
Gure 2. Batxilergo ikasleek haien ibilbidearen amaiera ospatu zuten maiatzaren 21ean. Gehienek bisita egin digute haien jantzirik onenekin eta negar eginarazi digute emozioa dela eta. Amen jokaera izan dugu, irakaslearena baino, eta argazkiak bota diegu –eta haiekin ere bota ditugu-.

Batzurekin urte pila bat pasatu ditugu –Lehen Hezkuntzatik gurekin- eta txiki-txikiak zinetenetik ezagutzen dugu elkar. Beste batzuek denbora txikiagoa pasatu duzue gurekin, baina izugarri maite zaituztegu. Geuk ere zuen arrakasta ospatu nahi dugunez, elkarrekiko kurtso-bukaerako afaria prestatzen ari gara. Hemendik gutxira, gehiago kontatuko dizuegu...
Zuen bisitak ilusio handia ekarri digu eta haro-harro sentitu gara.

Zorionak!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *